AZAROAREN 9AN SOKATIRA SAIOA LESAKAN

Urtero bezala Nafarroako 8×8 txapelketan murgildurik dago Beti Gazteko sokatira taldea. Aurten azaroaren 9an ospatuko da tiraldia Lesakan. Beti Gazteko gizonezko, emakumezko eta talde mistoak tiratuko dute arratsaldeko 17:00etatik antzinera herriko frontoian. Animatu eta etorri!